Liburua

Ikerketa berriak Euskal Herriko historian: Metodologia aitzindariak eta berrikuntza historiografikoak

Egilea(k):
Jurgi Kintana Goiriena, Karmele Artetxe Sanchez
ISBN:
84-8438-027-0
SHU:
93
Argitalpen-urtea:
2002
Gaiak:
Historia, Arkeologia, Euskal Herria
Jakintza-Arloak:
Historia, Arkeologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
239
Euskaraz idatzitako historia produkziora gerturatzean, maiz sentitzen dugu erdaraz baino eskaintza apalagoa dagoela. Puntako liburuak, artikuluak eta hitzaldiak, hizkuntza handietan egin ohi dira. Euskarazko historiografia, badirudi, atzean geratzen dela. Ahulezia hori gogotan, UEUren Historia Sailak arlo desberdinetako hainbat espezialista bildu ditu. Historiaurretik Aro Garaikideraino, eta hiri arkeologiatik paleopatologiaraino azken ikerketen eta berrikuntzen panoramika zabala eskaintzen da liburu honetan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea