Liburua

Ikerkuntza psikologian: Ikerketa-baldintzak eta diseinuaren baliotasuna (2. argitalpena)

Egilea(k):
Nekane Balluerka Lasa, Xabier Isasi Balanzategi
ISBN:
978-84-8438-089-4
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2007
Gaiak:
Psikologia
Jakintza-Arloak:
Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
218
Liburu hau Psikologian, bereziki, eta Gizarte eta Osasun Zientzietan, oro har,
ikerkuntza egin nahi duten ikasle eta profesionalei zuzenduta dago. Bertan, bere
ikerketan emaitza fidagarri eta baliagarriak lortu ahal izateko jarraitu behar
dituen arau nagusienen multzoa eskaintzen zaio ikertzaileari. Horrela, liburua
ikerkuntzari lotutako kontzeptu garrantzitsu batzuk azalduz hasten da. Jarraian,
Psikologian ikerkuntzarako erabiltzen diren mota nagusienetako metodologia eta
diseinuak aztertzen dira, diseinu esperimental klasikoetan arreta berezia jarriz.
Diseinu esperimentalei dagokienez, horien sailkapenerako irizpideak eta horiei
lotutako analisi-teknikarik erabiliena -hots, bariantza-analisia- azaltzen dira.
Halaber, ikerkuntza modu egokian planifikatu ahal izateko kontuan hartu behar
diren lau baliotasun-motak aztertzen dira, zehatz-mehatz eta adibide ugariren
bidez. Diseinuari atxikitako lau baliotasun-mota horiek ondorio estatistikozko
baliotasuna, barne-baliotasuna, konstrukto-baliotasuna eta kanpo-baliotasuna dira.
Liburuaren amaieran, Psikologiari dagokion metodologiaren eremuan gehien erabilitako
kontzeptuen definizioak barnean hartzen dituen zerrenda eskaintzen zaio irakurleari.
Azken batez, liburu honetan, Gizarte eta Osasun Zientzien eremuan edozein ikerketa
modu serioan egin ahal izateko kontuan hartu behar diren alderdi nagusienak aurkituko
ditu irakurleak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea