Liburua

Industrializaziotik desindustrializaziora?

Egilea(k):
Mikel Zurbano Irizar, Iban Zaldua Gonzalez
ISBN:
84-86967-67- 8
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
1995
Gaiak:
Euskal Herria, Historia
Jakintza-Arloak:
Ekonomia, Historia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
229
Artikulu ezberdinez osatutako liburu honetan oraindik martxan dagoen prozesu historiko batetaz hitz egin nahi izan dugu: euskal industrializazioaz, hain zuzen ere. Gure industrializazio prozesu honek, dudarik gabe, ibilbide bihurria izan du, XIX. mendetik gaurdaino. Eta ibilbide hau ezin dugu ulertu kapitalista deritzogun sistema ekonomikoaren bilakaeraren testuinguruan sartzen ez badugu. Hortaz, liburu hau lau atal nagusitan banatu dugu: lehenengoan, kapitalismoaren ezaugarriak eta batipat kapitalismoaren krisiei buruz dakiguna azaltzen saiatzen gara; bigarrenean, euskal industrializazioaren historia bera dugu aztergai; hirugarrenean, gaur egun euskal industriak jasaten duen krisiaren oinarriak eta ondorioak azaleratzen saiatzen gara; eta, laugarrenean, aurrekoarekin loturik, krisi honek lan-merkatuan eragin dituen aldaketen ezaugarriak jorratzen ditugu. Udako Euskal Unibertsitateak argitaratutako lan apal honetan historialari, geografo eta ekonomilariz osatutako talde bat gai hauei buruzko ikuspegi anitz bat eskaintzen saiatu da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea