Eredu dinamikoen erabilera hedatzen ari da matematikaren irakaskuntzan, eta, egun, GeoGebra da software dinamikoaren paradigma. Softwarearen erabilera normalizatu nahian, proposamen zehatzak egiten dira liburu honetan.
Alde batetik, irakaskuntza-etapa guztietarako proposamenak agertzen dira: Haur Hezkuntzatik hasi eta unibertsitate-mailako ikasketetara bitarte. Bestetik, proposamen horien oinarrian dauden teoriak aurkezten dira: Genesi instrumentala, Eredu dinamikoen bidezko irakaskuntza, Egoera didaktikoen teoria eta Ikuspuntu ontosemiotikoa. Horrez gainera, teoria horietan oinarrituz, gaitasunen araberako ebaluazioan sakondu daiteke.
Horrela, liburu honek bi erabilera ditu: irakasleek baliabideak eta proposamenak aurkituko dituzte euren eguneroko lanean erabiltzeko; horrez gainera, unibertsitatean irakasle-ikasketak egiten dituen ikasle batek oinarrizko bibliografia aurkituko du Haur Hezkuntzako Irakasle Graduan, Lehen Hezkuntzako Irakasle Graduan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasle Masterrean erabiltzeko, bai eta Matematikaren Didaktikako irakasgaietan nola Gradu eta Master Bukaerako Lanetan ere.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio