Liburua

Jendarte aldarrikatzen den Herria

Egilea(k):
Galder Sierra Zapirain
ISBN:
978-84-8438-757-2
SHU:
32
Argitalpen-urtea:
2020
Gaiak:
Jendartea, Herria, Eraikuntza populista
Jakintza-Arloak:
Zientzia politikoak
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
174

«Herriaren eraikuntza» antolaketa sozial eta politikoaren ikerkuntzaren afera klasikoetako bat dugu. Antzinako Erroman plebs-ak (herri xeheak) bere burua populus (jendarte) moduan aldarrikatzen zuen bezala, historia garaikidean ere talde ‘plebeio’ ezberdinek beren burua herri aldarrikatzen jarraitzen dute, prozesu hori etenik ez duen soka bihurtuz.

Esku artean duzun liburuak eztabaida horri ikuspegi teoriko jakin batetik heldu nahi izan dio. Azken urteotan gai sozial eta politikoen gainean gutxieneko interesa erakutsi duten askoren ahotan ibili da hegemoniaren kategoria, ia madarikatu bihurtzeraino. Baina zer dago kontzeptu horren atzean? Non ditu bere erroak? Nola jartzen da harremanetan egun bogan dagoen populismoaren kontzeptuarekin? Proiektu honen asmoa horrelako galderen gainean argi egitea litzateke. Antonio Gramsciren hegemoniaren adieratik hasi, 60 eta 70eko hamarkadetan eskola postestrukturalistaren ekarpena arakatu eta mende-aldaketan Ernesto Laclauk eta Chantal Mouffek hegemoniaren kategoria eguneratzeko egindako saiakerara arte. Inongo ikuspegi intelektual dogma bihurtzetik urruti, teoria horren ahulezietako batzuk ere jaso nahi izan dira, azken garaiotan ezkerreko pentsalarien arteko ika-mika esanguratsuenetako batzuk hona ekarrita.

Galder Sierrari egindako elkarrizketa irakurri

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea