Liburua

Kanpo-zorraren patologia

Egilea(k):
Joseba Felix Tobar Arbulu
ISBN:
84-8438015-7
SHU:
33
Argitalpen-urtea:
2001
Gaiak:
Ekonomia
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
151
Kanpo-zorraren arazoa nazioarteko ekonomiaren errealitate mingarria da.
Zenbait bide erabili dira kanpo-zorraren zama murrizteko. Orain arte
proposaturikoak adabakiak baino ez dira izan, hots, ez dira benetako
irtenbidea izan. Okerrago oraindik, zorra bera barkatua izanen balitz,
berriro ere agertuko litzateke. Izan ere, kontua ez dagokio arlo moral
edo etikoari, banku-monetaren kontzeptu faltsu bati baizik. Gertaera
hori defizit teoriko batetik dator. Monetak aktibo gisa hartu direnetik,
eta nazioarteko harremanetan dibisa berezi batzuk -dolarra, bereziki-
onartuak izan direnetik, herrialde bateko egoiliar zordunek egiten duten
ordainketari beren herrialdearen ordainketa gehitu behar zaio. Anomalia
hau ez da konponduko harik eta monetaren eginkizuna -alegia, nazioarteko
monetaren eta moneta nazional desberdinen eginkizunak- kontuan hartu arte.
Bernard Schmitt ekonomialariaren teoriaren laguntzaz, kanpo-zorraren
zerbitzuaren irtenbidea zer-nolakoa izan beharko litzatekeen aztertu du
liburu honetan autoreak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea