Liburua

Kazetari aditua unibertso digitalean

Gaur egun, kazetariaren lana desafioz beteta dago: gizarte konplexu eta aldakorrean bizi gara. Kazetariari konplexutasun hori ahalik eta erarik argienean azaltzea eskatzen ari zaio, ohiko formula magikoa erabiliz: zehatz idatzi, argi komunikatu eta labur azaldu. Gertaera batzuk erraz makurtzen dira formula horren aurrean; baina, beste batzuk ez. Errealitateak alde asko ditu, ertz ugari, ñabardura franko. Horregatik, askotan, pilula magikoaren formulak ez du balio, arazo konplexu guztiak ezin direlako 20 segundotan azaldu. Bestelako formatuak behar dira, bestelako formulak. Orduan azaltzen da berriemaile espezializatua. Horretarako dago kazetari aditua: lehenengo eta behin, berez konplexuak diren fenomeno horietara aurreiritzirik gabe hurbiltzeko; bigarrenez, arazo horrek dituen alde guztiak zeintzuk diren detektatzeko; hirugarrenez, ñabardura horiek guztiak ulertzeko eta, azkenez, informazio hori guztia behar bezala transmititzen jakiteko. Horra hor kazetari adituaren funtsa, hitz lauz azalduta: hurbildu, detektatu, ulertu eta transmititu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea