Liburua

Kimikako problemak (3. argitalpena)

Egilea(k):
Itxiar Urretxa Agirresakona, Jazinto Iturbe Barrenetxea
ISBN:
84-86967-97-X
SHU:
54
Argitalpen-urtea:
1999
Gaiak:
Kimika
Jakintza-Arloak:
Kimika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
346
Liburu hau Unibertsitateko Kimika Orokorreko irakasgaia euskaraz ikasten ari direnei begira eginda dago, eta LOGSE Batxilergoko azken ikasturteko irakasleentzat material osagarria izan daiteke.
Guztira 12 gai dira (Estekiometria, Egoerak, Zinetika, Termodinamika, Fase-aldaketak, Disoluzioak -ez-elektrolitoak eta elektrolitoak-, Oreka kimikoa -azido-base, disolbagarritasuna, oxidazio erredukzioa-): Gai bakoitzak hiru atal ditu: galderak, problema ebatziak eta proposaturiko problemak. Liburuan, eranskin-gisan, taulak eta proposaturiko problemen emaitzak agertzen dira.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea