Liburua

Kimu berriak Euskal Hizkuntzalaritzan

Egilea(k):
Alazne Arriortua Zorrila, Aitor Lizardi Ituarte, Sergio Monforte del Valle, Laura Vela Plo
ISBN:
978-84-8438-833-3
SHU:
81
Argitalpen-urtea:
2022
Gaiak:
Fonetika, psikolinguistika, Sintaxia, Soziolinguistika
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
162
2021eko Hizkuntzalari Euskaldunen V. Topaketa hura antolatzea otu zitzaigunean, helburu argia genuen: azken urteetan gaur egungo euskararen ikerketari ekin zioten ikertzaile gazte horiei plaza eskaintzea. Horietako zenbait euren ikerketaren lehen emaitzak kanpoan aurkezten hasiak ziren gainera, eta Euskal Herrian bertan aurkezteko bidea eman nahi genien, beste alorretako jendea ere ezagutu, iritziak partekatu, harremanak estutu eta, finean, euskal hizkuntzalarien komunitatea saretzea xede.
Argitalpen honekin lan horretan sakontzea da gure asmoa, hots, Euskal Hizkuntzalaritzako kimu berriei ahotsa eman, haien ikerketa Euskal Hizkuntzalarion artean zabaldu eta eztabaidagune bat elikatzea. Sei ekarpen biltzen ditu liburu honek, euskal hizkuntzalaritzaren hainbat arlo gaitzat hartzen dituztenak: fonologia, bariazionismoa, itzulpengintza, psikolinguistika eta sintaxia, hain zuzen.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea