Liburu honen helburua Kooperatiben Agintearen oinarrien azterketa berri bat egitea da, kooperatiben jabetza enpresa mota guztien artean kokatuz eta kokapen horretan azaltzen diren erakunde mota bakoitzaren abantailak eta berezko arazoak aztertuz.
Azken hamarkadotan enpresaren teorian azaleratu diren kontzeptu eta aurrerapen berrian kontuan harturik, ikuspegi berri batetik abiatzen da liburu hau eta kooperatiben jabetza eta kontrolaren oinarrizko ezaugarriak aztertzen ditu. Garrantzi handikoa izan da horretarako kooperatiba mota guztiak kontuan hartzea, horietako bakoitzaren ezaugarria bazkideen kokapenaren aldetik -baita interes, kudeaketa eta zaintzaren aldetik ere- zeharo ezberdinak baitira.Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio