Esku artean daukazun liburu honek espainiar ordenamendu juridikoan aplikatzen den Lan Zuzenbide Jurisdikzionala du aztergai. Horretarako, lehenengo hiru kapituluetan Lan Zuzenbide Jurisdikzionala deritzogun zuzenbidearen arloa Zuzenbide Jurisdikzional orokorrean kokatzen da, honen oinarrizko elementuak (jurisdikzioa, akzioa eta prozesua) lan-arlora aplikatuz. Liburuaren bigarren zatian, sei kapitulutan zehar, Lan Arloko Prozeduraren Legearen islan, lan-arloan epaileek herritarrei eskaintzen dizkieten adierazpenezko, betearazpenezko eta kautelazko babesak jorratzen dira. Bukatzeko, azken kapituluan, azterketa objektiboa eta subjektiboa uztartuta, egun langileen eta ugazaben arteko liskarren epai bidezko konponketak aurkezten dituen indarrak eta ahuleziak mahaigaineratzen dira, araudia hobetzeko zenbait proposamen eginez.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio