Zainak idatzi nuen besteen ideiak eta bizipen propioak hedatzeko asmoz, horiek apika apur bat lagundu dezaketelako, bere neurrian, betidanik atzetik ditugun galderak argitzen: Latinoamerika ote da irainera eta pobreziara kondenatutako munduko eskualde bat? Nork kondenatua? Jainkoaren errua, naturaren errua? Klima itogarriak, azpiko arrazak? Erlijioak, ohiturek? Zorigaiztoa ez al da izango historiaren ondorioa; gizakiek egina eta gizakiek, ondorioz, desegin dezaketena?
Jendearekin mintzatzeko asmoz idatzi nuen liburu hau. Espezialista ez den egile bat espezialista ez den entzuleriarengana zuzentzen da historia ofizialean, irabazleen historian alegia, ezkutatutako edo gezurtatutako gertakariak jendarteratzeko.
Uste dut ez dela banitatea pozik egiaztatu ahal izatea, denboraren ostean, Zainak ez dela liburu mutua izan.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio