Liburua

Linux sistemaren eta sarearen administrazioa

Egilea(k):
Iñaki Alegria Loinaz
ISBN:
84-8438-040-8
SHU:
68
Argitalpen-urtea:
2003
Gaiak:
Informatika, Sarea
Jakintza-Arloak:
Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
306
Hau da Linux sistemaren inguruan euskaraz argitaratzen den lehen liburua.
Informatikaren mundura iraultza ekarri duen sistema honen azterketa zehatza egiten da
bertan, erabilpen anitz kontuan hartuta: konputagailu isolatu baten administrazioa, sare
lokal baten zerbitzaria edo Interneteko zerbitzaria.
Liburu honen helburua hirukoitza da: batetik, Euskal Herriko unibertsitateetan
eta goi-zikloetan administrazioarekin zerikusia duten irakasgaietan testu-liburua izan
nahi du; bestetik, informatikazale euskaldunoi Linux/Unix munduan hasteko edo
sakontzeko laguntza eskaini nahi die; eta, azkenik, profesionalentzako kontsulta-liburua
ere izateko helburua du.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea