Liburua

Lurralde-antolamendua Euskal Herrian: gaur egungo egoera, gatazkak eta erronkak

Egilea(k):
Joseba Koldobika Arbaiza Alvarez, Peio Lozano Valencia
ISBN:
978-84-8438-330-7
SHU:
91
Argitalpen-urtea:
2010
Gaiak:
Lurraldetasuna, Antolaketa, Geografia, Historia
Jakintza-Arloak:
Geografia, Historia
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
260
Lurralde-antolamenduak ikuspegi orokor eta sistematikoa bereganatzen du, baita eredu bateratu batean ekonomia, gizarte, kultura, paisaia eta baliabide fisikoei lotutako arloak uztartu ere. Horren ondorioz, lurralde-oreka eta kohesioa bilatu beharko luke sektore eta lurralde unitate desberdinen integrazioaren bidez, sektorialetatik kanpoko zeharkako ikuspegia bermatuz.Euskal Herriko eskalan, gure lurraldea antolatzeko eredua jasangaitza bihurtu da. Etengabeko hazkunde ekonomikoaren izenean baliabideen neurrigabeko erabilerak eragindako inpaktuak nabariak izan eta izaten ari dira. Horrek, baliabide edo baldintzagileen (ingurunea eta errekurtsoak) eta hautatutako garapen-ereduaren (hazkunde ekonomikoan oinarrituta) arteko bateraezintasuna azpimarratzen du. Horregatik, lurraldea antolatzeko ereduaren aldaketa beharrezkoa suertatzen da, produkzio-, kontsumo- eta garraio-dinamikak ingurumenaren jasotze-ahalmenarekin lotu eta baliabideak modu egokian erabiliz. Horrela, jasangarritasunaren paradigman oinarritzen dira, oro har, Euskal Herriak lurralde-antolamenduaren inguruan aurkezten dituen etorkizuneko erronka nagusiak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea