Liburua

Maldetan sagarrak. Euskal gatazka euskal literaturan

Egilea(k):
Ibon Egaña Etxeberria, Edu Zelaieta Anta
ISBN:
84-8438-088-2
SHU:
82
Argitalpen-urtea:
2006
Gaiak:
Literatura-kritika, Euskal Herria, Literatur kritika
Jakintza-Arloak:
Literatura Kritika, Literatur kritika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
170

"Esaerak sagarra zuhaitzetik gertu erortzen dela badio ere, ez da hori beti egia. Batzuetan sagarrondotik urrun erortzen da sagarra. Batez ere, gurean askotan gertatzen den bezala, arbolak maldan daudenean" dio Harkaitz Canok, eta agian horixe da idaztea, maldan dauden sagarrondoen fruituen xerka aritzea, ziurtasuna eta erosotasuna bainoago eremu labaina berezko duen eremua.

Eremu labainkorrean barneratzeko gonbidapena onartu zuten, izan ere, liburu honetan biltzen diren idazle eta kritikariek "Euskal gatazka euskal literaturan" izenburupean Miarritzen 2005eko uztailean egindako ikastaroan parte hartzeko gonbita onartzean. Kizkia eskuan, luma hatz artean, inoiz bainoago maldan zeuden eta dauden sagarren bila abia zitezen zen gonbita. Eta bideak izan zuen fruiturik, bilduma hau horren lekuko.

Gatazka eta literatura harremanetan jartzen dituzten hainbat saio aurkituko dituzu liburu honetan, idazleek nahiz kritikariek eginak, ikuspegi pertsonaletik asko, distantziatu eta kritikoagotik beste zenbait. Tabua, konpromisoa, morala, ideologia eta beste hamaika gairen printzak eskainiko dizkizu galderaz eta erantzun ahaleginez betetako liburu honek.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea