Esku artean duzun liburu honetan, Medikuntzaren alor tradizionalk alde batera utzi eta beste disziplina mediko "berri" eta alternatiboak azaltzen dira.
Aukeratu ditugun Medikuntz mota alternatibo horiek hauek dira: masajea, homeopatia, yoga eta akunpuntura.
Liburu honetan beren oinarrizko kontzeptuak zabaldu eta, agian zenbait kontzeptu faltsu eta uste oker argitu eta uxatzeko: zer diren, zer nolako ahalbide terapeutikoak eskaintzen dizkiguten, etab. azaltzen da.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio