Liburua

Mekanika Kuantikoaren zenbait berezitasun

Egilea(k):
Joseba Felix Tobar Arbulu
ISBN:
84-86967-55-4
SHU:
53
Argitalpen-urtea:
1993
Gaiak:
Fisika
Jakintza-Arloak:
Fisika eta Astrofisika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
153

Mekanika Kuantikoaren iraultza zientifikoa 1925eko udaberritik 1927ko udazkenerako tartean gauzatu zen, Heisenberg-en matrize-mekanikatik (1925ean) eta Schrödinger uhin-mekanikatik (1926an) abiatu eta Born-en probabilitatearen interpretaziora (1926an) eta Heisenberg-en desberdintzetara (1927an) heldurik. Bohr-en osagarritasun-printzipioarekin (1927an) Mekanika Kuantikoari biribiltasuna eman nahi zitzaion Harrez gero, Kopenhage-ko interpresazioa izenaz da ezaguna, Bohr-en inguruan sorturiko bertsioa.

Gure aldetik, Mekanika Kuantikoaren interpretazio estandarrari bertsio errealista ematen saiatu gara. Hemen defendatu duguna ondokoa izan da, alegia, Mekanika Kuantikoaren ontologia estandarra errealista dela, ahu da, elektroi, protoi, fotoi eta gainontzeko kuantoien mundua guregandik kanpo dagoen mundua dela, guk behatu edo ez. Gainera, mundu kuantikoak Mekanika KUantikoak adierazten duen moduan funtzionatzen du.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea