Weber liberala zen, Frankfurteko Eskolako batzuk ezker iraultzailearen pentsalaritzat hartu izan dira, eta Habermas ezker erreformazalearekin lotu izan da. Aldeak alde, modernitateak ekarri dituen dominazio formak salatu dituzte batzuek eta besteek. Horregatik, "kritiko" hitza funtsezkoa zaio orriotara ekarri dugun pentsamenduari.
Helburua hauxe izan da: unibertsitateko ikasleei, irakasleei eta gaian interesa izan dezakeen edozeini, garrantzi handikoak diren pentsalari eta obra batzuei buruzko apunte batzuk eskaintzea. Mundu moderno kapitalista interpretatzeko modu bat ekarri dugu orriotara, hainbat eta hainbat liluratu duena eta liluratzen jarraitzen duena. Beharbada historiako soziologorik handiena izan den Max Weber-ekin hasi eta beharbada gaurko pentsalaririk handiena eta aipatuena den JŸrgen Habermas-ekin amaitu.
Arrasateko kooperatibismoari buruzko doktore-tesirako egindako lan teorikoa duzu argitalpen hau. Hori dela eta, aipu batzuk aurkituko dira han-hemenka euskal esperientzia sozioekonomikoari buruz. Euskal kooperatibismoa abiapuntutzat hartuta, begi-puntuan hartu dugun pentsamendu-ildoa euskal unibertsora ekarri gura izan dugu, eta bertako esperientzia batekin zipriztindu, euskal irakurleari errazagoa izango zaiolakoan orriotan isuri den pentsamendua ulertzea.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio