Liburua

Moneta-teoria berrirantz

Egilea(k):
Joseba Felix Tobar Arbulu
ISBN:
84-8438-001-7
SHU:
61
Argitalpen-urtea:
1999
Gaiak:
Dirua, Ekonomia
Jakintza-Arloak:
Ekonomia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
370
Ekonomia eta zientzia ekonomikoa krisian daude. Makroekonomian monetak dauzkan garrantziaz eta zereginaz aritu da Bernard Schmitt ekonomialaria 1953tik.
Schmitt-i jarraituz, Moneta-Teoria Berrirantz izeneko liburuan egungo ekonomia monetarioan alokairuen eta errenten eratzea, eta bankugintzaren jarduera hirukoitza -emisioa, finantzazioa eta kapital finkoaren amortizazioa- arakatzen dira, langabezia eta inflazioa ulertu ahal izateko. Nazioarteko monetaren arazoak ere ikertzen dira: Europako monetarena eta nazioarteko ordainketa patologikoak sortzen duen kanpo-zorra. Azkenik, bizi garen globalizazioan subiranotasun monetarioak esan nahi duena adierazten da.
Moneta-teoria berri honek benetako iraultza zientifikoa dakarrela baieztatzen du egileak.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea