Liburu honek nazio-marka eta nazio-markagintzaren aferari ertz eta ikuspegi ezberdinetatik heltzen dio.
Mapa berriak ulertzeko eta gure balio eta interesen arabera bertan kokatzeko hainbat gako zein baliabide eta hausnarketarako galdera eskaintzen ditu.
Izenaz, ikurrez, ereserkiez edo logotipoez erantzunak espero badituzu, hau ez da zure liburua. Lan honek ez du zer garen edo izan behar dugun definitzen, hori euskal herritarroi eta eragileei dagokigun ariketa da.
Liburuaren helburua lurralde berri batean sartzen hasteko koordenatu batzuk ematea da; XXI. mendeko joko-zelaian gure balioa transmititu, egituratu eta ikusgarri eta erakargarria egiteko laguntza eskaintzea hain zuzen ere. Gurekin, edo gu gabe, mundua aurrera doa. Korronteak gu eraman gaitzan utziko dugu, edo nahi eta behar dugun lekura ailegatzeko igeri egingo dugu…
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio