UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Badira bi urte lagun on batek iradoki zidala liburu berri bat argitaratzea han eta hemen sakabanatuta ditudan testuekin bilduma bat osatuz. Eskertu nion oharra, baina urtebetean lanpetuta ibili nintzen beste hamaika beharlekutan eta ezin izan nuen ezer egin. Duela hilabete batzuk, ordea, berriz ere heldu nion gaiari eta oinarrizko aurkibide bat osatu nuen. Testuak biltzeko orduan, jakina, guztien kopia digitalak eskuratzea eta formatu bakarrera pasatzea zen lehen erronka. Egin ahala ideiak argituz joan ziren, hasierako aurkibideari beste bizpahiru testu gehitu nizkion eta liburuaren taxua berez nabarmendu zitzaidan buruan. Emaitza esku artean duzuena da.
Lau ataletan banatu dut liburua, testuen gaien arabera. Laurak daude estuki lotuak elkarren artean, zeren era berean gai beraren sail desberdinak dira. Gai nagusi hori, jakina, nazionalismoa da, edo abertzaletasuna beste batzuk esango luketen bezala. Gauza bera ote da hitz bien bidez adierazten dena? Bai eta ez. Zalantzak izan ditut liburu honen izenburuan bata ala bestea paratzeko orduan; azkenean, edonorakoena jarri dut, hots, gure artean (hemendik kanpo ez bezala) adierarik zabalena eta ez-markatuena duena. Kasu, hala ere! Liburu honetan ez naiz batere arduratzen esplikatzen zer den nazionalismoa; bestelakoa da nire asmoa, ordea: nazionalismo zehatz hau, hori edo hura nolakoa den zehaztea. Hori da, dudarik gabe, liburu honen gakoa.
Pruden Gartziari egindako elkarrizketa irakurri
Nazionalismoa eta Kultura. Entseguak eta iruzkinak Euskal Herriaren alde liburuaren booktrailerra
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio