Liburua

Neurozientzien laborategiko eskuliburua

Egilea(k):
Angel Bidaurrazaga van Dierdonck, Itsaso Buesa Sobera, Aitziber Mendiguren Ordorika
ISBN:
978-84-8438-238-6
SHU:
61
Argitalpen-urtea:
2009
Gaiak:
Neurozientzia, Medikuntza, Osasuna, Neurozientziak
Jakintza-Arloak:
Medikuntza eta Osasuna
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
280

Neurozientzietan ikertzeko baliagarria izan daitekeen teknika-liburua da. Laborategi-lanerako oinarrizko kontzeptuak eta neurozientzietan ikerkuntzan aritzeko tresnak azaltzen ditu. Eskuliburu hau ikasle, ikertzaile zein irakasleei zuzendutakoa da.

Testuan, hurrengo atalak topa ditzakegu: metodo neuroanatomikoak, irudi-teknikak, garapena eta biologia zelularra, teknika molekularrak, neurofisiologia/neurokimika eta portaeraren azterketa. Atal bakoitzak sarrera bat dauka irakurlea teknikaren helburuetan eta orokortasunetan murgiltzeko. Ondoren, teknikaren xehetasunak azaltzen dira.
Lan hau egile ugarien emaitza da, gehienak UPV/EHUko Medikuntza eta Odontologia Fakultateko ikertzaile gazteak eta doktoreak, eta neurozientzietako esparru desberdinetan adituak.

 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea