Nortasunaren nahasteak aztertzeko erabili izan diren hainbat ikuspegi agertzen dira liburuaren lehen kapituluan. Ondorengo hamar kapituluetan nortasunaren nahasteen hiru taldeak aztertzen dira, Amerikako Psikiatria Elkartearen DSM-IV-TR eskuliburuan oinarrituta: 1. Nahaste eszentrikoak: nortasun paranoidearen nahastea, nortasun eskizoidearen nahastea eta nortasun eskizotipikoaren nahastea. 2. Nahaste dramatikoak: nortasun antisozialaren nahastea, mugako nortasunaren nahastea, nortasun histrionikoaren nahastea eta nortasun nartzisistaren nahastea. 3. Barne-hersturako nahasteak: nortasun saiheskariaren nahastea, mendeko nortasunaren nahastea eta nortasun obsesibo-konpultsiboaren nahastea. Amaitzeko, azken lau kapituluetan, DSM-IV-TR eskuliburuan nortasunaren nahasteekin erlazionatzen diren lehenengo ardatzeko nahaste batzuk aztertzen dira: eskizofrenia, psikosi paranoidea, nahaste obsesibo-konpultsiboa eta fobia soziala. Kapitulu bakoitzaren amaieran praktiketarako ariketak jarri dira.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio