Liburua

Online-irakaskuntza hobetzeko dekalogoa

COVID-19aren pandemiak gure hezkuntzaren zimenduak astindu ditu. Bat-batean, gure ikasleak ezin izan dira ikastetxeetara joan, herrialde gehienetan bezala itxi egin baitituzte konfinamenduaren ondorioz. Inork ez zuen espero, baina hezkuntza-erakundeek larrialdietako konponbideak bilatu behar izan dituzte, eta urrutiko irakaskuntza ez-presentzialeko ereduei esker leundu da kolpea. Esperientzia horretatik abiatuta, aztertzen hasiak gara ea online-hezkuntza aliatu egokia izan ote daitekeen gure hezkuntza-sistemetan konponbide hibridoak garatzeko. Erantzuna baiezkoa da, nahiz eta orain artekoa berez ez den izan online-hezkuntza. Liburu honetan, online-hezkuntza hobetzeko eta etorkizuneko konfinamendu oso zein partzialetako testuinguru presentzial ez-jarraituetan kontuan hartzeko zenbait proposamen aurkezten dira. Laguntzarako tresna bat eskaini nahi diegu online-hezkuntzaren indar eraldatzailea ahalik eta gehien baliatu nahi edo behar duten hezkuntza-profesionalei.

Liburu honekin, gai hauei buruz ikasiko duzu: online-hezkuntza; lankidetzazko ikaskuntza; diseinu teknopedagogikoa; e-jarduerak; feedbacka; online-ebaluazioa; jarrera digital kritikoa; irakasleen lankidetza sarean; distantzia soziala; irakaskuntza ez-presentziala.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea