Liburua

Plaka-tektonika: Lurraren funtzionamendua ulertzeko teoria

Egilea(k):
Arturo Apraiz Atutxa
ISBN:
84-8438-075-0
SHU:
55
Argitalpen-urtea:
2005
Gaiak:
Plaka-tektonika, Lurra
Jakintza-Arloak:
Geologia eta Metereologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
428
Gure Lurraren barne-funtzionamendu orokorra ulertarazteko sortutako liburua da. Liburuaren hasieran, Lurraren mekanismoak ulertzeko beharrezkoak diren tresnak eta datuak agertzen dira. Ondoren, plaka-tektonika teoriaren bilakaera historikoa garatzen da, ondo erakutsiz nola teoria zientifiko berriek ordezkatu dituzten teoria zientifiko zaharrak. Liburuaren atal gehienek Lurraren barne-mekanismoek lurrazalean eragindako prozesuak deskribatzen dituzte. Atalok datu orokorrenetatik hasi eta xehetasun handiagoko prozesu eta ereduekin jarraitzen dute, eremu geologiko adierazgarrienen deskribapenekin bukatzeko. Gure planetan gertatzen ari diren prozesu geologiko arruntenak (lurrikarak, sumendiak) non sortzen diren eta sortzeko dauden arrazoiak azaltzen dira liburuan. Era berean, gaur eguneko plaken arteko mugetan gertatzen ari diren prozesu geologiko nagusiak (rift-eremuak, subdukzio-eremuak, kolisioak…) teorikoki deskribatzen dira, adibide praktikoekin uztartuz. Azken batean, Lurra bizirik dagoela eta bere bizi- mekanismoak zeintzuk diren azaldu nahi izan da.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea