Gure asmoak ez doaz bide horretatik. Hemen agertzen den ikusmoldearen arabera, bestelako zeregina dagokie Soziologia Politikoari eta Politika-Zientziari. Azken horien eginkizuna da bereiztutako esparru politikoak gainontzeko gizarte eremuekin ezartzen dituen harremanak aztertzea, beste modu batean adierazita, politika eta gizartearen arteko uztarduraren auziari buruzko gogoeta egitea. Azken batean, ezin dugu saihestu esparru politikoak gizartearen atal guztietan sortzen duen astindua. —Eta, alderantziz ere, ezkutagaitza zaigu faktore ekonomikoek, erlijiosoek, kulturalek eta, oro har, sozialek mundu politikoan daukaten eragina—. Esparru politikoak, de facto, gizartearen erdigune metaforikoa betetzen du, beraz, gizarte eremu guztiak zipriztintzen ditu bere funtzionamenduan.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio