Liburua

Prosa komunikagarriago egiten. Zenbait proposamen I

Egilea(k):
Mitxel Kaltzakorta Mentxaka
ISBN:
978-84-8438-109-9
SHU:
81
Argitalpen-urtea:
2007
Gaiak:
Prosa, Hizkuntzalaritza
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
428
Liburu honetan egileak proposamen batzuk egiten ditu euskal prosa arintzeko, komunikagarriago egiteko; eta, horrenbestez, errazago irakurtzeko. Izan ere, ajez eta gaitzez daukagu josita euskara, gaixorik, nekez irakurtzeraino, alderatuz gero edozein albo-hizkuntzarekin. Gaurko prosak, besteak beste, gaitz bat dauka larria: ordena informatibo mota bat, atzerakarga deritzona, zeina liburu honetan aztertzen den hasiera-perpausetan, eta irakatsi zelan arteztu edo zuzendu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea