Liburua

Psikologia politikorako sarrera

Egilea(k):
Jose Valencia Garate
ISBN:
84-8438-064-5
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2005
Gaiak:
Psikologia, Politika
Jakintza-Arloak:
Psikologia, Politika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
284
Prozesu psikologikoen eta dinamika politikoen arteko lotura aztertzea funtsezkoa da egungo gizarte modernoan. Hala ere, 70eko hamarraldira arte ez da instituzionalizatu lotura hori lantzen duen diziplina: Psikologia Politikoa. Hemen aurkezten den idazlanak lotura horri heldu nahi dio, bere osotasunean ez bada ere, Psikologia lizentziako ikasleek lehen hurbilpena egin diezaioten. Horregatik, eta printzipioz lotura horri dagozkion hainbat ikasgai lizentziako curriculumean badaudenez -Gizarte-mugimenduen psikologia, Gatazken azterketa eta konponketa, Publizitatearen psikologia, Gizarte eta komunitatearen partaidetza, Psikologia juridikoa, besteren artean-, lau atalen bitartez helduko diogu loturari. Lehen bi kapituluetan, Psikologia eta Politikaren arteko loturari helduko diogu, kontzeptualki eta historikoki. Ondorengo bi kapituluetan, funtsezko prozesuei jarriko diegu arreta: Sozializazioa eta lidergo politikoa, hain zuzen ere. Ondoren, ekintza kolektiboari eutsiko diogu hiru kapitulutan zehar: partaidetza politikoa, gabezia erlatiboa eta iritzi publikoaren dinamikak. Azkenik, eta ikerkuntzaren funtzioa ilustratzeko, hainbat ikerketa agertzen dira, zeinetan, dinamika politikoak eta prozesu psikologikoak aztertzen diren. Idazlan honen helburu didaktikoak, halere, ez du esan nahi beste funtziorik bete ez dezakeenik; hain zuzen ere, Psikologia Politikora -beste gizarte-diziplinetatik edota ekintza politikotik- hurbildu nahi dutenentzat sarrera argigarria eta baliagarria aurkez baitezake.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea