Publizitate Zuzenbideari buruzko eskuliburu honek gai honen inguruko oinarriak modu ulergarri eta erraz batean azaltzea du lehenengo helburu. Horrezaz gain, oinarrizko kontzeptu horien garapenarekin batera hainbat adibide praktiko ere jasotzen dira.
Liburua Publizitate eta Harreman Publikoetako lizentziatuentzat sortua da bereziki, lizentziaturako programari erantzuten baitio. Edonola ere, publizitatearen arloan profesionalki oinarrizko legeria eskuratu nahi duen edonorentzat izan daiteke oso baliagarria.
Eskuliburuak lau atal ditu: lehenengoan, publizitatearen kon-tzeptua eta bere legezko erregulazioaren zergatia azaltzen da. Bigarren atalean, publizitatearen subjektuak eta beren arteko erlazioak publizitate-kontratuak direla medio. Hirugarren atalean publizitate ez-zilegia aurkezten da bost ataletan sailkaturik: Konstituzioa eta bertan azaltzen diren balio eta eskubideen aurkako publizitatea, engainuzkoa, desleiala, subliminala eta arau berezien aurka doan publizitatea. Eta azkenik, publizitatearen kontrol judiziala eta autorregulazioa jasotzen dira.
Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.
Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...
P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.
Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio