Liburua

TAPE Testu-analisirako PERL erremintak

Egilea(k):
Aitzol Astigarraga Pagoaga, Koldo Gojenola Galletebeitia, Kepa Sarasola Gabiola, Aitor Soroa Etxabe
ISBN:
978-84-8438-233-1
SHU:
68
Argitalpen-urtea:
2009
Gaiak:
PERL, Informatika
Jakintza-Arloak:
Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
270

Konputagailu bidez testuak aztertu eta manipulatu nahi dituztenei abiapuntua eskaintzen diegu. Gaur egun testuekin lan egiteko eskura ditugun programek (zuzentzaile ortografikoak, hiztegiak on-line, dokumentu-bilatzaileak, etab.) ez diete beti gure behar zehatzei erantzuten. Zer egin orduan? Guk geuk idatzi.

Hona gure proposamena: Perl programazio-lengoaia aproposa dugu lan horretarako. Garrantzitsua iruditu zaigu,orobat, lengoaia honen zabalkuntza-lana euskaraz egitea, eduki eta aplikazioak euskara eta euskal kulturara egokituz. Adibide gisa, ariketa hauek bildu ditugu:

  • Bilaketak egin Interneten. Adibidez, zeintzuk dira gaurko Berria-ren edizio digitalean gehien aipatu diren 3 izen bereziak?
  • Testu bateko 10 hitz erabilienak aurkitu.
  • Bi testu konparatu, hitz eta esaldi komunak bistaratuz. Ea testu bat bestearen kopia ote den aztertzeko balio dezake.
  • Hitz-bukaera eman eta testu batean bukaera horretarako errimak aurkitu.

Liburu honek ez du programazioari buruzko aurre-ezagutzarik eskatzen; aitzitik, hutsetik abiatuko gara Perl lengoaiaren ikasketan. Bi aurrebaldintza baino ez ditugu jarriko: bata testu digitalak aztertu eta manipulatzeko interesa izatea, eta bestea, berriz, konputagailu bat eskura izatea berarekin lan egin ahal izateko. Ez duzu besterik behar.

Gure asmoa ez da Perl lengoaiaren zirrikitu guztiak miatzea, haren mamia ezagutaraztea baizik; eta batez ere testu digitalen tratamendurako nola erabili erakustea, bide batez euskara eta euskal kulturaren edukietara egokituz. Noraino iritsi nahi duzun, hainbeste lan izango duzu egiteko. Probatu bide guztiak, ondoren erakutsiko dizkizuegunak eta gehiago. Eta ahal bada, gozatu ikasten duzunarekin.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea