Liburua

TCP/IP Sareak (3. argitaraldia)

Egilea(k):
Jose Mª Rivadeneyra Sicilia
ISBN:
978-84-8438-235-5
SHU:
68
Argitalpen-urtea:
2009
Gaiak:
TCP/IP, sareak, Informatika
Jakintza-Arloak:
Informatika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
268

Liburu honetan Interneten funtsa den TCP/IP sare-arkitektura eta berari lotutako aplikazioak eta segurtasun-kontuak adierazten dira. Unibertsitate mailako ikastaro baten oinarria izan daiteke, baina euskarazko ertaineko irakaskuntzan ere oso erabilgarria da liburua. Beste alde batetik, bere kabuz ikasi duenarentzat dago idatzita neurri handi batean, eta, beraz, birziklapena edo eguneraketa teknikoa behar duten Informatika eta Telekomunikazioko profesionalentzako ere laguntza handikoa izango da, bereziki testuinguru euskaldunean aritzen direnen kasuan, hiztegiaren aldetik egiten diren ekarpenengatik.

Hirugarren argitaraldi honetan edukiak eguneratu eta zabaldu egin dira. TCP/IP taldeko oinarrizko protokoloak (Ipv4, Ipv6, TCP, UDP, ICMP, ARP, NAT, DHCP, OSPF, BGP...), eta Interneten gehien erabiltzen ditugun aplikazioen barruko funtzionamendua azaltzen dira (DNS, posta elektronikoa, web, IP telefonia, P2P aplikazioak), baita sare-segurtasunerako funtsak ere (suhesiak, mugasareak, sinadura eta ziurtagiri digitalak, SSL, Ipsec, VPN...). Laburrean, Interneten barrukoak ulertzeko liburua da hau.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea