Liburua

Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz?

Transesterifikazioak. Biodieselak. Nola lortu biodiesela sukaldeko olioa erabiliz? liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Fernando Mijangos Ugarte, Eneritz Anakabe Iturriaga, Sonia Arrasate Gil, Gorka Bueno Mendieta, Estibaliz Olivares Esteban
ISBN:
978-84-8438-340-6
SHU:
66
Argitalpen-urtea:
2011
Gaiak:
Kimika, Transesterifikazioa, Biodiesela
Jakintza-Arloak:
Kimika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
128

Liburu honen funtsa da kontatzea galdera bati erantzuna emateko orduan agertzen zaizkigun zalantzak. Urte bi jardun dugu sukaldeko olio erabiliei zer-nolako birziklapena eskaini ahal diegun ikertzen, eta ikerketa amaitu ondoren, geure buruari egin diogu galdera: mereziko luke egindako lana, ikerketa, aztertutakoa, laborategiko teknikak eta lortutako datuak eta abar euskaraz idaztea eta dibulgatzea?

Baietz esan ondoren liburuaren egituraketari ekin diogu, hau da, kontakizun hori nola banatu atalez atal, josi atalak elkarri, atal bakoitzari sarrera egoki bat idatzi eta azkenik lortutako emaitzak eta ondorioak azaldu. Hori guztia aurkitu ahal izango duzu liburu honetan, irakurle maitea.

Sarri galdetu dugu frijitzeko olio erabiliak non amaitzen duen bere bidea; eta guztiok batu egiten dugula eta birziklatu egiten dugula esan arren, liburu honek esaten digu gehienok -gezurrontziak- garela, harraskatik behera botatzen dugu eta ur-araztegietan metatzen da gure olioa.

Liburu honek ikerketa zientifiko batetik dibulgazio-arlora pasatzeko dauden zailtasunak gure larruan dastatzeko aukera eman digu. Zuri, irakurle maitea, liburu honen irakurketa laket suertatzen bazaizu, gure ahaleginak antzematen dituzulako da eta zurekin ez daukagu zorrik.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea