Liburua

Urratuen arrastoan. UEUk begirada literarioa hauspotu zuenekoa

Egilea(k):
Iratxe Retolaza Gutierrez
ISBN:
978-84-8438-837-1
SHU:
82
Argitalpen-urtea:
2022
Gaiak:
Udako Euskal Unibertsitatea, UEU, kronika literarioa, omenezko sormena
Jakintza-Arloak:
Literatura Kritika
Argitaletxea:
Orrialde kopurua:
136
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) mende erdia bete duen honetan hainbat idazlek UEU bihurtu dute mundu literarioen hauspo. Bost hamarkada hauetan zehar UEUko ikastaroetan, ekimenetan edo jardunaldietan gorpuzturiko bizipenen arrastoan askotariko testu literarioak sortu dituzte, eta urraturiko bideen oihartzun zenbait ahots literario bihurtu dituzte. Baita hizpidera ekarri UEUren jardunak sorturiko urratu askotarikoak ere. Izan badira saiakera literarioen oihartzunak testu batzuetan, memoria ariketak akuilu bihurturik gogoeta literarioa harilkatzeko. Izan badira hitz poetiko jostariak edota urratzaileak. Izan badira fikzioaren mugekin zein aukerekin jolas egin duten narrazioak, bai kutsu errealistadun narrazioak osatzeko, bai narrazio distopikoak gorpuzteko. Bilduma literario honek UEUren iragan, orain zein etorkizunari begirada literarioz eta irudimentsuz hurbiltzera gonbidatzen gaitu, iraganeko arrastoak zein etorkizuneko balizkoak begirada sortzailez janzteko.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea