Liburua

Usainak eta perfumeak: Literaturatik kimikara

Egilea(k):
Fernando Mijangos Ugarte
ISBN:
84-8438-022-X
SHU:
54
Argitalpen-urtea:
2001
Gaiak:
Kimika
Jakintza-Arloak:
Kimika
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
157

Liburuxka honen helburua perfumeen eta usainaren arlora hurbiltzeko urrats bat ematea da, eta horretarako hainbat ikuspegitako informazio zabala eta orokorra idatzi dugu; horrez gain, gai edo ideia batzuk sakontasun zinetifikoaz aztertu ditugu.

Liburuan perfumearen historia eta horren inguruko istorioak azaldu ditugu, eta bai teknikoagoak diren kimika fisikoaren eta fisiologiaren ikuspuntuak adierazi ere. Gai guztiak irakurrita, irakurlea usainaren eta perfumeen mundu liluragarriaz txundituta geratuko delakoan gaude.

"Usain gozoko esentzia-olioak –naturalak zein sintetikoak– alkoholetan disolbatu eta horien proportzioak artistikoki landu ondoren, ontzi txiki-politetan gorderik eskaintzen diren gaiak", horrela definituko genuke perfumeak zer diren.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea