Liburua

V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Zientziak eta Natura Zientziak

Egilea(k):
Olatz Arbelaitz Gallego, Ainhoa Latatu Nuñez, Elixabete Perez Gaztelu
ISBN:
978-84-8438-867-8
SHU:
06
Argitalpen-urtea:
2023
Gaiak:
Zientzia Zehatzak, Natura Zientziak, Ikergazte
Jakintza-Arloak:
Zientzia Zehatzak, Natura Zientziak
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
416
UEUk 50 urte bete berri dituen honetan euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea du oraindik bere helburu garrantzitsuenetako bat. Horren erakuslea da, azken urteotan UEUren jardunaren ikurra izan den #ElkarEkin lelo eta traola. Elkar ezagutza eta elkarlana ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.

Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (12 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (5 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Orduan hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen. Aurten Donostian beteko du bosgarren edizioa, Kursaal Jauregian, maiatzaren 17, 18 eta 19an.

Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Eta horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu: Batzorde Zientifikoko kide eta kolaboratzaileak, edo Batzorde Dinamizatzaileko kideak, zein beste hainbat pertsona ibili dira kongresuaren antolaketan. Kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea,  Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA) eta  Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED);  Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila eta Udalbiltza. Azkenik, nabarmentzekoa da edizio honetan 17 ikerketa talde eta 7 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea