Liburua

Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat?

Zer dira idazkera, ortografia eta puntuazioa haurrentzat? liburuaren azala
  • Deskargatu PDFa
Egilea(k):
Irune Ibarra Lizundia
ISBN:
978-84-8438-179-2
SHU:
15
Argitalpen-urtea:
2008
Gaiak:
Idazkera, Ortografia, Psikologia, Hizkuntzalaritza
Jakintza-Arloak:
Hizkuntzalaritza, Psikologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
100
Idazkera, ortografia eta puntuazioaz haurrek zer ulertzen duten deskribatzea da liburu honen helburua. Ikerketa psikogenetiko, psikolinguistiko eta kognitiboak kontuan hartuz, pentsatzeko modu eta garai desberdinak azaltzen dira, haur euskaldunek idatzitako testu-zatiek (ilustrazioek) lagunduta. Esaterako, tximeleta idazteko eskatu eta XMLA idaztea; umeen hitza “h” erdian duela idaztea; testuan punturik jarri ez, edo non-nahi jartzea… eta antzeko kontuek beste begi batzuekin begiratzen lagunduko digute. Hizkuntza idatzia lantzeko orduan ezinbestekoa bilakatu da haurrek egiten dituzten kontzeptualizazio maila hauei adi-adi erreparatzea. 

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea