Liburua

Zezenak Euskal Herrian. Gure baitan dituzten erro luze-ezkutuak

Egilea(k):
Iñaki Azkune Mendia
ISBN:
84-86967-09-0
SHU:
79
Argitalpen-urtea:
1989
Gaiak:
Euskal Herria, Zezenak
Jakintza-Arloak:
Soziologia
Argitaletxea:
UEU
Orrialde kopurua:
974
Zezenak aipatzen direnean gaur, entzierroan eta korridan pentsatzen da. Edonola baloratzen direla ere, espektakulo hutsak baino “gehiago” direla horiek, gauza nabariegia da, h.d., arras beste zerbait dira, espektakuloaren elementu batzuk badituztela ukatu gabe. (Duintasun zerbaitekin egindako liturgia guztiek izaten dute espektakulo apur bat). Berdin, kirola baino besterik dira, artea baino, balleta baino, sakrifizio erritual soila baino besterik, etab., eta hori den ere badira nolabait, horixe bakarrik izan gabe. Zer besterik zehatz-mehatz, eta zer gehiago, horixe argitzen asmatzea litzateke hemen kontua. Zein historiaurreko arima bizi da, iratzartzen da pilpilka, zezen-joko zalearen golko-hosinean?

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea