Osagaiz 6.1 (2022)

Alfa-blokeatzaileek gernubideko harriak kanporatzea errazten dute

Egilea(k):
Asier Mitxelena Bengoetxea
Gaiak:
Alfa-blokeatzaile, Gernubideko harriak
Orrialdeak:
4
Zenbakia:
6
Argitalpen-urtea:
2022
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Plazeboarekin konparatuta alfa-blokeatzaileek harriaren kanporatze-tasa handitzen dute (AE 1,45; % 95eko KT: 1,36-1,55; TBK 6), ikerketa guztiak kontuan hartzen badira. Kalitate oneneko ikerketak bakarrik kontuan hartuta, efikazia txikiagoa da (AE 1,16; % 95eko KT: 1,07-1,25; TBK 12). Badirudi efikazia handiagoa dela 5 mm baino gehiagoko harrietan (AE 1,45; % 95eko KT: 1,22-1,72; NNT 7). Gako-hitzak: Alfa-blokeatzaile, Gernubideko harriak. Comparing to placebo alpha-blockers increase ureteral stone clearance (RR 1.45; 95% CI: 1.36-1.55; NNT 6) based on the overall analysis. A subset analysis of higher-quality studies suggest that the effect is smaller (RR 1.16; 95% CI: 1.07-1.25; NNT 12). The effect is bigger for stones larger than 5mm (RR 1.45; 95% CI: 1.22-1.72; NNT 7). Key words: Alpha-blockers, Ureteral stones.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea