Osagaiz 5.2 (2021)

Antisorgailu hormonalen garrantzi etiopatologiko eta soziala

Laburpena:

Antisorgailu hormonalak (AH) gure artean aspalditik eskuragai ditugun sendagaiak izan arren, asko dira horien inguruan oraindik kalean detekta daitezkeen zalantzak. Beldur nagusiak albo-ondorioek osasunean duten pisuaren ingurukoak eta generoaren gatazkak sortutakoak direla ikusi da. AHen albo-ondorioei dagokienez, ohikoenak arinak eta iragankorrak dira. Horrekin lotuta, preskripzio-prozesuan hutsune larri bat detektatu da, zeinak eragin kaltegarri larriak pairatzeko arriskua handitzen duen. Horri aurre egiteko arreta eta jarraipen farmakoterapeutikoa gomendatzen da. Horrez gain, generoaren inguruko eztabaidei dagokienez, AHak produktu askatzaileak izan beharrean parekidetasunik ezaren adibide bat gehiago direla baiezta daiteke. Eskoletan heziketa sexuala sakonago lantzea eta gizonezkoei zuzenduriko kontrazepzio-metodo gehiagoren beharra detektatu da, besteak beste, gizonezkoentzako AHaren merkaturatzearen beharra azpimarratuz. Gako-hitzak: Antisorgailu hormonala, preskripzioa, jarraipen farmakoterapeutikoa. Etiopathologycal and social significance of hormonal contraception Despite the fact that hormonal contraceptives (HC) have long been available medication, there are still many uncertainties that can be detected on the street. Two of the biggest concerns about HC are those related to the side effects they might have and those related to gender conflict. When it comes to the side effects, most of them are usually mild and temporary. Related to the latter, it has been reported that the prescription process is not entirely adequate, which increases the risk of suffering serious adverse effects. In order to deal with this issue, pharmacotherapeutic care and monitoring are recommended. In addition, when it comes to the gender debate, it is claimed that hormonal contraceptives are one more example of gender non-parity. It is advisable to work more deeply on sex education in schools and to increase the supply of contraception directed at men, underlining the need to commercialize male hormonal contraception. Keywords: Hormonal contraceptives, prescription, pharmacotherapeutic monitoring.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea