Osagaiz 5.1 (2021)

Antsiolitiko eta hipnotiko sedagarrien kontsumoa: generoaren araberako analisia nazioartean eta Euskal Autonomia Erkidegoan

Laburpena:

Antsietatea ezbeharrei aurre egiteko erreakzioa da,baina atalase bat gainditzen duenean patologikoa izan daiteke. Loezinak, aldiz, loak hartzeko edo hura mantentzeko zailtasunari zein goizegi esnatzeari egiten dio erreferentzia. Bi nahasmendu hauen tratamendurako psikofarmakoak diren bentzodiazepinak (BDZ) eta hipnotikoak erabiltzen dira batik bat. Espainian psikofarmakoen kontsumoa handia da. Ikerlan honen helburuak honakoak izan ziren: 1) Nazioartean antsiolitikoen eta hipnotikoen kontsumoaren generoaren araberako analisia egitea. 2) 2006-2018bitartean Euskal Autonomia Erkidegoan(EAE) antsiolitiko eta hipnotikoen generoaren araberako kontsumoaren landa-ikerketa egitea. Ikerlana gauzatzeko bilaketa bibliografiko sistematizatua egin zen bost datu-basetan eta EAEkoantsiolitiko eta hipnotikoen kontsumoa analizatu zen. Herrialde ezberdinetan emakumezkoen artean antsiolitiko eta hipnotikoen kontsumoa handiagoa izan zen. BDZ erabilienen artean diazepama eta lorazepama zeuden. 2006-2018 urteen artean EAEn kontsumitutako antsiolitiko-ontzien % 73 eta hipnotikoen % 66 emakumezkoek kontsumitu zituzten. Antsiolitikoen kasuan emakumezkoen artean saldutako ontzi kopurua 100 biztanleko, gizonezkoetan saldutakoa baino 1,09 aldiz handiagoa izan zen eta 0,87 aldiz handiagoa hipnotikoen kasuan. Psikofarmako guztiak kontuan hartutasaldutako ontzi kopurua handiagoa (% 67) izan zen emakumezkoen artean, antipsikotikoen taldeansexuaren araberako desberdintasuna txikiena izan zelarik. Horrela, antipsikotikoen kontsumoarekin doituriko probabilitatea (Odds Ratio)kalkulatuta, emakumezkoen arteanantsiolitikoak kontsumitzekoagizonezkoen arteanbaino2,2 aldiz handiagoaeta hipnotiko sedagarriak kontsumitzekoa, berriz, 2 aldiz handiagoa izan zen.EAEn lorazepam farmakoa izan zen salduena. Laburbilduz, EAEn ereantsiolitikoen eta hipnotikoen generoaren araberako kontsumoaren datuak bat datoz beste herrialdeetakoekin. Farmako salduenen artean lorazepamazegoen. Etorkizunean interesgarria litzateke datuak adinaren edota beste zenbait faktoreren arabera sailkatuta lortzea, horiek kontsumoan izan dezaketen eragina ikertu ahal izateko. Gako-hitzak: antsiolitiko, hipnotiko, genero, kontsumo, Euskal Autonomia Erkidegoa Anxiety is a reaction to prevent adverse events but when it exceeds athreshold,it could be pathological. Insomnia consists of difficulty in falling asleep, maintaining sleep or waking up too early. To treat these disorders psychotropic drugs including benzodiazepines (BDZ) and hypnotics are used. In Spain, the consumption of psychotropic drugs is high. The goals of this research were: 1) To analyze gender-based consumption of anxiolytics and hypnotics worldwide 2) To perform a gender-based field research of anxiolytics and hypnotics consumption in the Autonomous Community of the Basque Country (ACBC) between 2006 and 2018. To carry out the research, we performed systematic bibliographic search in five databases and we analyzed anxiolytics and hypnotics consumption data in the ACBC. The consumption of anxiolytics and hypnotics was higher among women in different countries. Diazepam and lorazepam were the most used BDZ. In the ACBC, women consumed 73% of the anxiolytics and 66% of the hypnotic’s packages between 2006 and 2018. The number of anxiolytic and hypnotics packages sold per 100 inhabitants was 1.09 and 0.87 times higher among women, respectively. Whenthe whole group ofpsychotropic drugs was considered the number of packages sold was higher among women (67%), being gender-based differences smaller in the antipsychotic group. Thus, when the probability of consumption adjusted with antipsychotic control (Odds ratio) was calculated, it was 2.2 fold higher among women for anxiolytics and 2 fold higher for hypnotics.In the ACBC, lorazepam was the most sold drug. In summary, gender-based consumption,data of anxiolytics and hypnotics in the ACBC were consistent with those collected worldwide. Lorazepam was among the most sold drugs. In the future, it would be interesting to obtain data organized by age or other factors to study their involvement in consumption. Keywords: anxiolytic, hypnotic, gender, consumption, The Autonomous Community of the Basque Country

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea