Osagaiz 7.1 ale berezia (2023)

Ariketa fisikoa hirugarren adineko pertsonetan

Laburpena:

Tailerrari hasiera emango diogu gure aurkezpenarekin. Ondoren gure ikerketa-helburuak eta ikerketa-ildoak azalduko ditugu. Azkenik gure esperientzia pertsona nagusiekin azalduko dugu, horretarako, egoitzetan bizi diren adinekoetan ariketa fisikoaren eragina aztertu genuen hiru ikerketa-proiektuak azalduko ditugu: osagai anitzeko ariketa fisikoko interbentzioa, osagai anitzekoa eta kognitiboa den ariketa fisikoko interbentzioa eta funtzionaltasunean oinarritutako osagai anitzeko ariketa fisikoko interbentzioa. Bukatzeko proiektu hauetako emaitzak eta argitaratutako artikulu zientifikoak aipatuko ditugu.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea