Ariketa fisikoaren eragina kognizio-galera duten adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan eta fisikoan: berrikuspen sistematikoa
Laburpena:
Azken urteotan kognizioaren galeraren prebalentzia handitu egin da adinduen artean, mendekotasuna pairatzeko eta instituzionalizatuak izateko arrazoietako bat izanik. Literaturaren arabera, ariketa fisikoak hobekuntzak eragin ditzake adinduetan, eta zehazki kognizioaren galera dutenetan, bai funtzio kognitiboan zein funtzio fisikoan. Hala ere, aldaketa horiek eragiteko ariketa motari buruzko adostasunik ez da aurkitu. Horrela, berrikuspen sistematiko honen helburu nagusia da ausazko entsegu kliniko desberdinetan aztertzea zer eragin daukan ariketa fisikoak galera kognitiboa duten adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan. Bigarren mailako helburu gisa,
funtzio fisikoan ere ariketa fisikoak nola eragiten duen aztertu nahi izan da. Hori lortzeko Pubmed datu-basean ausazko entsegu klinikoen bilaketa sistematikoa egin da barneratze- eta kanporatzeirizpideak kontuan izanda. PEDro eskalaren bitartez ikerketen kalitate metodologikoa balioztatu da.
Guztira berrikuspenean 7 ikerketa aztertu dira. Ikerketa guztietan interbentzio-taldeetan ariketa fisiko aerobikoa edo osagai anitzeko ariketa fisikoa egin zen. Funtzio kognitiboari dagokionez, 3 ikerlanetako interbentzio-taldeek estatistikaren aldetik modu esanguratsuan hobera egin zuten, beste hirutan ez zen emaitza adierazgarririk aurkitu, eta azken taldean emaitzak nabarmen eskastu ziren. Funtzio fisikoari dagokionez, emaitzak askotarikoak izan ziren, hobetu, mantendu zein eskastu zelarik parte-hartzaileen funtzioa. Ariketa fisikoak efektu positiboak ditu adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan, nahiz eta kognizioaren galeraren mailaren arabera emaitzak aldakorrak izan. Era berean, funtzio fisikoan ere hobekuntzak ikusi direla aipagarria da, nahiz eta kasu gehienetan emaitzak estatistikoki adierazgarriak ez izan.
Gako-hitzak: instituzionalizazioa, kognizio-galera, ariketa fisikoa, funtzio kognitiboa, funtzio fisikoa.
In recent years, the prevalence of cognitive impairment has increased among the elderly, becoming one of the main reasons for suffering dependency and being institutionalized. Previously in the literature it has been reported that exercise induces improvements on cognitive and physical function in older adults with cognitive impairment. However, there is no consensus regarding the appropriate exercise type to approach those improvements. Therefore, the main aim of the present study was to perform a systematic review regarding the effects of exercise on cognitive function of institutionalized older adults with cognitive impairment. In addition, a second aim was to evaluate the effects of exercise in physical function. To achieve this aim a systematic review of clinical trials was performed on the Pubmed database. Methodological quality was assessed using the PEDro scale. A total of 7 studies were analyzed. In all the analyzed studies the intervention group performed aerobic or multicomponent exercises. As regards to cognitive function while significant improvements were observed in 3 studies, in other 3 studies cognitive function did not change. Besides, a cognitive decline
was observed in the intervention group in one study. Concerning physical function, results were heterogeneous. Exercise has a positive effect on cognitive function in older adults with cognitive impairment although the cognitive impairment level affects the proportion of its benefits. Similarly, exercise seems to improve physical function although in most of the studies these results are not statistically significant.
Key words: institutionalized, cognitive impairment, physical activity, cognitive function, physical function.