Osagaiz 6.1 ale berezia (2022)

COVID-19a eta Gizartea: COVID-19aren eragina adinekoen egoitzetako zaintza lanean

Egilea(k):
Matxalen Legarreta Iza
Gaiak:
COVID-19, Gizartea, Osasuna, Adinekoen egoitzak
Orrialdeak:
0
Zenbakia:
6
Argitalpen-urtea:
2022
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

COVID-19aren inguruan garatutako politika publikoen erantzuna aztertzeko orduan adinekoen egoitzak kasu kritikoa dira biztanleria-sektore ahulenetako baten zaintza-horniduran paper garrantzitsua betetzen dutelako eta aldez aurretik ere agerian jarri delako arrisku handiko ingurune direla (Daly, 2020). Gainera, bai EAEn eta bai Estatuan ere egoitzena da pandemiak eragin handiena izan duten eremuetako bat (IMSERSO, 2020; Del Pino et. al., 2020; Mugarik Gabeko Medikuak, 2020). 2021 urte hasieran, Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuko datuen arabera COVID-19a dela-eta edota COVID-19arekin bateragarriak diren sintomak direla-eta, 29.345 pertsona hil zen Estatuko adinekoen eta mendeko pertsonen egoitzetan. Testuaren helburua COVID-19ak EAEko adinekoen egoitzetako zaintza lanean izan duen eragina aztertzea da. Emaitzak "CUMADE. Zaintzak garrantzia du. COVID-19aren genero-inpaktua adineko eta mendekoen zaintzaileengan” izenburupean 2020ko ekainetik 2021eko ekainera bitartean garatutako ikerketa zabalago baten parte dira.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea