Osagaiz 6.1 ale berezia (2022)

COVID-19ak Oinarrizko Osasun Laguntzan izan duen eragina: Osasun etxe bateko mediku baten ikuspegia

Egilea(k):
Maria Luisa Barandiaran Bengoetxea
Gaiak:
COVID-19, Oinarrizko Osasun Laguntza, Osasuna
Orrialdeak:
4
Zenbakia:
6
Argitalpen-urtea:
2022
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Duela urte eta erdi jardunaldi hauek prestatzen hasi ginen, eta gaia aukeratu behar genuenean, nire irudikotz,COVID-19a ahazturik izango genuen dagoeneko. Alabaina, bi urte luze hauetan asmatu ez dudan beste gauza bat besterik ez da izan zerrenda luze batean. Behin hori esanda, oinarrizko osasun laguntzan (OOL) lan egiten duen mediku baten ikuspegia azalduko dut: gauza gutxi dakizkiena, eta zalantza asko dituena. Denbora luze daramat Oinarrizko Osasun Laguntzan lanean, eta gustuko dut nire lana, baina krisi asko pasatu ditugu. Duela 15 urte edo gehiago, ordezkapenakmurrizten hasi zirenean eta denboraz larri hasi ginenean,gure lan-baldintzak hobetzeko asmoz hasi zirenmugimendu batzuk; hala nola, 10 Minutuko Plataforma: bertan, gutxieneko 10 minutuko kontsultak eskatzen ziren. Gerora, Osasun Etxeen aurrean elkarretaratzeak egiten ziren, asteazkenero. Paper zahar batzuen artean nenbilela aurkitu dut 1995 urtean egin zen Osasun Etxeetako koordinakunde bat, zeinak komunikabideetan hainbat prentsaurreko eman zituena. Koordinatzeko beharra ikusi genuen, gure eguneroko jardunaldia luzatu nahi izan zigutenean, eta, gure ustez, horrek zekarren zerbitzu kalitatearen galera. Horrez gain, esan beharra dut ere, ordezkoei kontratu txarrak egiten zitzaizkiela bagenekien arren, ez genuen horren aurka egin. Beranduagoa pasatu ginen ordezkapen gutxi izatetik 0 izatera eta arazoakgenituen eguneroko lana egiteko eta hasi behar izan genuen gauza batzuk bertan behera uzten, urtearen zenbait hilabetetan. Praktikak egitera etortzen ziren IKASLEEI galdetzen genienean, gutxiengo batek zion familia mediku izateko aukera ikusten zuela etorkizunean, nahiz eta gehiengoak esaten zuen ez zuela uste hain garrantzitsu eta anitza zenik gure lanbidea, harrituta geratzen dira ikusita nola ezagutzen dugun pazientea, bere familia, bere harremanak, eta ikusten dute zer eragin estua eta sakona dagoen maila ekonomiko eta kulturalaren etagaixotasunaren artean (ezaguna da gene kodeak baino gehiago eragiten duela posta kodeak gaixotzeko eran)eta uste zuten baino eraginkorragoa eta erakargarriagoa zela gure betebeharra. Eta honekin esan nahi dudana da zer inportantzia gutxi ematen zaiola gure espezialitateari unibertsitatean, baina badut esperantza Nafarroako Unibertsitate Publikoan hasi den Medikuntza-graduan ez dela berdina izango, eta, dakidanaren arabera eta ikusten dudanaren arabera, ikasleak lehenengo kurtsoetan hasten direla praktikak egiten eta kontaktua izaten Osasun Etxekoekin eta ezagutuko duten heinean maitatuko ote duten. Eta bitartean gizartea zahartuz doan heinean (baita gu ere) gero eta gaixo konplikatuagoa ikusten dugu kontsultetan, botika asko hartzen duena, pluripatologikoa (acenocumarolhartzen duena, azaleko urradurak eta ultzerak izaten dituena, giltzurrun gutxiegitasuna duena edo bihotzarena).

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea