Osagaiz 6.1 ale berezia (2022)

COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eragina: Covid-19 pandemia eta Osasun Mentalaren inguruko hausnarketak

Egilea(k):
Aitor Urtasun Asiain
Gaiak:
COVID-19, Oinarrizko Osasun Laguntza, Osasuna
Orrialdeak:
5
Zenbakia:
6
Argitalpen-urtea:
2022
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

1. Gizarte lana osasun mentaleko sarean Hasi baino lehen, komeni da Osasun Mentaleko Sareko gizarte langileok eskaintzen ditugun zerbitzuak argitzea. Hiru multzotan sailkatzen ditu Osasun Mentalaren Sareko osasun arloko Gizarte Lanaren Zerbitzuen Gutunak: Gaixotasun mental bat duen pertsonarentzako eta haren senide edo bizikidetzako ingurunearentzako zerbitzuak: 1. Aurkezpena eta harrera kontsulta sozialean. 2. Informazioa, orientazioa eta aholkularitza. 3. Balorazio soziala eta diagnostiko sozial sanitarioa. 4. Esku-hartze sozialerako plana. 5. Esku-hartze soziala familiarekin/bizikidetza unitatearekin. 6. Laguntza psikosoziala. 7. Larrialdi sozialeko egoeretako esku-hartzea. 8. Babes sozialeko prestazioak eta baliabide sozio sanitarioak eskuratzeko izapideak. Esku-hartze komunitariorako eta koordinaziorako zerbitzuak: 1. Kasuen koordinazioa eta kudeaketa Arreta Sozio sanitarioan. 2. Sareko lana eta esku-hartze komunitarioa. Erakundera bideratutako zerbitzuak: Nafarroako osasun mental sarea eta profesionalak: 1. Irakaskuntza eta prestakuntza etengabea. 2. Ikerketa soziala. 3. Parte-hartzea batzorde teknikoetan eta lantaldeetan.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea