Osagaiz 6.1 ale berezia (2022)

COVID-19ak Osasun Mentalean izan duen eragina: COVID-19ak osasun mentalean izan duen eragina Bizkaiko barrualde eskualdeko ikuspegitik

Egilea(k):
Leire Erkoreka Gonzalez
Gaiak:
COVID-19, Oinarrizko Osasun Laguntza, Osasuna
Orrialdeak:
4
Zenbakia:
6
Argitalpen-urtea:
2022
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

Asko hitz egin izan da, eta oraindik hitz egiten da, pandemiak gizartearen osasun mentalean izan duen eraginari buruz. Gaixotasunari beldurrak, aurre egiteko hartutako neurri eta murrizketek, eta jende askorentzat aldaketa hauek eragin izan dituzten arazo ekonomikoek gizartearen ongizatea kolokan jarri dute. Ikerketa askok gizartean urduritasun eta atsekabea areagotu izan direla esan digute, eta honek, talde batzuetan bereziki, klinikan ere bere isla izan duela baieztatu izan da. Gure testuinguruan pandemiak izan duen eragin klinikoa aztertzeko, Bizkaiko, eta bereziki gure eskualdeko osasun mentaleko zerbitzuetan eduki dugun jardueraren gaineko datu batzuk elkarbanatu nahiko nituzke lehendabizi. Bizkaian osasun mentaleko artatzea ospitaleko eta ospitaletik kanpoko erakunde sanitario integratu ezberdinetan (ESI) antolatuta dago. Ospitale barruan egiten den ospitaleratze, eguneko ospitale eta kanpo-kontsulta zerbitzuak, dagokion eskualdeko ESIaren parte dira; Bizkaiko ospitalez kanpoko atentzio anbulatorio osoa, berriz, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak (BOMS) osatzen duen ESIaren menpe dago, eta eskualde guztiak hartzen ditu bere baitan. Orokorrean, ospitaleko zerbitzuetan eskualdeko akutuen ospitaleratzea, eta kanpo kontsultetan programa espezifikoak artatzen dira. Ospitaletik kanpo, Osasun Mentaleko Zentroetan (OMZ), Psikiatria Orokorreko kontsultak egiten dira batez ere.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea