Osagaiz 1.1 (2017)

Droga berriak merkatu berritzailean

Laburpena:

Egundaino ezagunak diren drogak, heroina kasu, legez kanpo daude eta haien eraginak ezagunak dira. 2005. urtetik hona, ehunka droga berri jarri dira merkatuan eta gehienen egitura kimikoa ezaguna bada ere, kasu askotan hori da haiei buruz dugun informazio guztia. Droga horiek sintetizatzen dituzten laborategi klandestinoen helburua ohiko drogen eragina imitatzea da, baina eragin ezezaguneko substantziak ekoizten dituzte. Eraginak ez ezik profil toxikologikoa edo dosi hilgarria ere ezezagunak izaten dira, saldu aurretik ikertu gabeko substantziak izaten baitira. Hala ere, eragin eta toxikologia ezezaguneko substantziak izanik, substantzia horietariko gehienen salmenta ez dago legez kanpo, ezta kontrolpean ere. Egun bizi dugun iraultza teknologikoak, Internet dela medio, substantzia berri horien merkaturatzea errazten du gainera.

Gako-hitzak: Droga berriak, Psikoaktiboa, Diseinu-droga, Haluzinatzaileak

Nowadays there are well-known drugs, such as heroin, which are illegal and their effects are well known. Since 2005, many new drugs have been put on the market and although we know their chemical structure, in many cases this is all the information we have about them. These drugs are synthesized in clandestine laboratories and try to mimic the effect of conventional drugs, but they produce substances whose effects are currently unknown. Moreover, their toxicological profiles and lethal doses are also unknown. In spite of these issues, the sale of the majority of them is not illegal and is unregulated legally. The current technological revolution, associated to a large extent with the Internet, also facilitates the efficient marketing of these new substances.

Keywords: New drugs, Psychoactive, Design drugs, Hallucinogen

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea