Osagaiz 5.2 (2021)

EAEko emakumezkoek modu larrian ospitaleratzeko probabilitate handiagoa zuten zenbait bihotz-hodietako gaixotasunen kasuan 2016-2018 urteen artean

Laburpena:

Badira hamarkada batzuk bihotz-hodietako gaixotasunak zituzten pertsonak artatzean genero-desberdintasunak gertatzen zirela salatu zenetik. Helburua da aztertzea ea Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zenbait bihotz-hodietako gaixotasun pairatzean emakumezkoa ala gizonezkoa izateak ospitaleratze larriak eta ez-programatuak pairatzeko probabilitate handiagotzen duen, atzera begirako zeharkako azterketa bidez. 2016 eta 2018 artean, modu larrian eta ez-programatuan ospitaleratzeko probabilitate handiagoa izan zuten EAEko emakumezkoek gizonezkoekin alderatuta hipertentsioan, bularreko anginan, eroapen-nahasmendu eta bihotzeko disritmian, bihotz-gutxiegitasunean eta aterosklerosian. Ikerketa honetan pazientearen sexuak ospitaleratze motan eragin dezakeela aurkitu da, eta, ondorioz, arrakala hori murrizteko hainbat lerro jorratzeko beharra ikusi da. Gako-hitzak: bihotz-hodietako gaixotasunak, genero-ezberdintasunak, ospitaleratzea. Unplanned hospital admissions for certain cardiovascular diseases are more likely for women of the Basque Country between 2016-2018 Gender differences when treating patients affected by cardiovascular diseases was firstly addressed some decades ago. The purpose of this cross-sectional retrospective study is to analyze whether being female or male increases the risk of urgent and unplanned hospital admission when suffering certain cardiovascular diseases in the Basque Autonomous Provinces (BAP). Between 2016 and 2018, women of the BAC showed higher risk of unplanned hospital admissions when suffering angina pectoris, conduction disorders and cardiac arrhythmias, heart failure, hypertensive diseases and atherosclerosis in comparison with men. Thus, we have found that patients’ sex influences the type of hospital admission and we highlight the need to decrease such gap through several approaches. Keywords: cardiovascular diseases, gender differences, hospital admission.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea