Osagaiz 7.1 (2023)

Editoriala

Egilea(k):
Jose Ramon Furundarena Salsamendi
Gaiak:
Orrialdeak:
1
Zenbakia:
7
Argitalpen-urtea:
2023
SHU:
61
Deskargatu
Osagaiz-en ikusi

Laburpena:

OSAGAIZ aldizkariaren zenbaki berriarekin gatoz, artikulu eta berrikuspen-lan interesgarriekin, Down sindromea duten pertsonen bizi-itxaropena asko aurreratu da, gero eta ohikoagoa da 60 urtetik gora bizitzea eta ondorioz gehitu egin dira Alzheimer gaixotasunaren diagnostikoak kolektibo horretan ere. Arazoa narriadura kognitibo batekin has daiteke eta denborarekin memoriaren galerak agertuko dira. Ale honetan argitaratu dugun artikulu batean CITA-Alzheimer Fundazioko egileek dioten bezala diagnostiko goiztiar bat egiteak ahalbidetuko digu tratamendu egokiak ematea pertsona hauen bizi-kalitatea hobetzeko eta, era berean, baita haien zaintzaileena ere. Jaioberrietan heriotza eta arazo neurologikoen sortzaile garrantzitsuena jaiotza inguruko asfixia da. Asfixia hipoxia-iskemia batekin hasten da eta ondoren odolaren zirkulazioa berrezartzen da. Egoera horrek fisiopatologia konplexu bat abiarazten du eta eraldaketa epigenetiko batzuei esker zelulak egoera hipoxikora moldatzen dira, baina gerta daiteke aldaketa horien ondorioz kalteak handitzea ere. Artikulu interesgarri batean biltzen dira egoera hipoxiko-iskemikoetan gertatzen diren eraldaketa epigenetiko garrantzitsuenak. Eraldaketa horiek modulatzeko helburuarekin sendagaien bilaketa-lanetan dabiltzan ikerketak ere badira. Zelula amak dira autoberritzeko ahalmena duten eta zelula-mota askotarantz desberdindu daitezkeen zelulak. Zelula horiek G0 aldian mantentzen dira eta zenbait egoeratan aktibatu eta desberdindu egiten dira. Aldizkariaren berrikuspen batean jaso dituzte terapia zelularrean zelula amek eduki dezaketen garrantzia gaixotasun neurodegeneratiboetan, minbizian eta kaltetuak izan diren ehunen birsorpenean. Beste artikulu batean jaso dugu Gipuzkoako Onkologikoa Fundazioan bularreko minbiziaz diagnostikatutako emakumeen artean berdinen arteko gizarte-laguntzako esku-hartze batek estresari aurre egiteko izan duen eragina. 6-8 saioz osatutako esku-hartzeak izan ziren pazientearen eta minbizia gainditu zuen pertsona baten artean. Minbiziari aurre egiteko egokitzapenetan esku-hartzeak eragina izan zuen, emakume horiek umorea gehiago erabili zuten eta ezeztapenera gutxiago jo zuten. Horregatik egileek uste dute horrelako estrategiekin gaixotasunak sor ditzakeen estresa eta eragin kaltegarriak gutxitu daitezkeela. Donostia Unibertsitate Ospitaleko farmazia-zerbitzuko artikulu bat ere jaso dugu azkeneko urteetan psoriasiaren tratamenduan lortu diren aurrerapen nabarmenen berrikuspen bat eginez. Psoriasiak gaixotasun sendaezina izaten jarraitzen du, baina haren garapenean zerikusia daukaten mekanismo immunologikoetan eta bitartekarietan efektua duten tratamendu biologikoek eraginkortasun handia erakutsi dutela irakur dezakegu. Beti bezala INFACekoek azkeneko hilabeteetan argitaratutako lanen laburpena ere jaso dugu. Eta kritikoki aztertutako testu batean egileak agertzen duenez, ahabiak hartzeak gernuko infekzioak prebenitzeko duen baliagarritasuna zalantzazkoa da, argitaratu diren artikuluen berrikuspen sistematikoa egin ondoren.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea