Osagaiz 6.1 (2022)

Farmakologia Aplikatua: Oinarri teorikoak medikamentuak zentzuz erabiltzeko

Laburpena:

Farmakologia Aplikatuari buruzko ikasmaterial digital hau Medikuntza, Farmazia, Odontologia eta Fisioterapiako ikasleei zuzenduta dago. Lana hiru ataletan banatuta dago: Farmakologia kliniko orokorra; Farmakologia klinikoa zahartzaroan, haurtzaroan eta gibeleko eta giltzurruneko gaixotasuna duten pazienteetan, eta, azkenik, Farmakologia klinikoa ohiko gaixotasunetan. Beherago agertzen den estekan deskargatu daiteke. Gako-hitzak: Arrazoizko preskripzioa, Farmakologia klinikoa, Farmakoa, Arrisku/onura erlazioa. This digital book on Applied Pharmacology is aimed at students of Medicine, Pharmacy, Dentistry and Physiotherapy. The work is divided into three sections: General Clinical Pharmacology, Clinical pharmacology in geriatrics, pediatrics and patients with hepatic and renal disease and, finally, Clinical Pharmacology for common diseases. It can be downloaded from the link below. Keywords: Rational prescription, Clinical pharmacology, Drug, Risk-benefit ratio.

Hiztegiaren arabera, buruxkak 'galburu edo garau mortsak' dira. Era berean, izenburu horixe jarri zion 1910. urtean Jean Etxepare medikuak bere idazki bildumari.

Etxepare medikua (Jean Etxepare Bidegorri, 1877-1935) euskal idazle bikaina izan zen, laikoa, europar korronte berriei irekia eta arlo zabalei hedatua: kazetaritza, literatura, filosofia, zientzia...

P. Xarriton Buruxkak eta Etxepareren beste obra batzuk zein eskutitzak argitaratzeaz arduratu da, eta berriki, K. Altonagak zientziaren historiari lotutako Etxepareren biografia bat kaleratu du.

Aitzindari hura gogoan, UEUk bere liburutegi digitalari Buruxkak izena jarri dio

HPS Babeslea
Bizkaia Babeslea
Babeslea